XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SATR.: Zer derizkiozute bada? Baionakoakin?.

DANOK: Bai!!!!.

ZAT.: Txillardegi bera ere... azken alde ontan... lotzeko aldekoa.

MITX.: Ni ere literatura zaharretik t.a. lehengora noa... baina ez da eragozpena.

Utzi dezagun... Baionakoa.

Letra H-ri buruz... iritzi batzuk

LAFITTE: H galdua hemen orain.

Lehen... hori ez da arrazoina.

Irakurtzaile zaharrak hil dire; gazteak (hauek salba behar badute), ez dute irakurtzen.

H galtzen ari da: konsonante ondoren ken... eta bai bokal artean ere... Ustaritzen... Baigorrin, eta itsas-egian ere.

Eskuara ere... hiltzen doa.

Nunbait salbatuko bada... hemen izanen da.

Beraz, danok saia behar ginuke hemengoaren alde... hangoak eta hemengoak.

Nik ez nuke H sartuko hemen.

Han, erraiten dugunez....

Gu hiltzera goazi... hiltzera doan ontzi bati ez lotu: behar bada ni... ez dut esperantzarik bihotzean... hemendik behar da.

CHARRITON: Ni ere bertze aldekoa naiz... han ere ba da gazteen eta zaharren arteko parabola.

Hemen bezala, han ere, biolojia partetik... H aldekoak arrazoi baidute... ni ere h aldekoa naiz.

ETXA.: gazteak uste dute ahalgo dutela h sartu; guk ez degu uste.

Ez itxi aterik elkarri.

Batzuk eta besteak... segi.

CHARRITON: Bideak ez dira trabatu behar.

Askotan... zaharrak bideak trabatu dituzte.

Herria ta Egan... Zeruko Argia bateratzeko gogoak eta asmoak izan ziran... zaharrak trabak... luza eta luza... ortan ez naiz konforme.

SATR.: H, eskandalorik gabe sartu behar litzake... bere neurrian... lehen ere agertu izan dira olako artikuluak.

Bere neurrian ongi da.

ETXAN: Ez dut esan... eskandalorik sortuko danik... baizik gauza zaila dala.

FZ. SETIEN: Ni ez naiz hren... redakzioetan behar da norbait ortarako... dagoala or.

S. M.: Baita beste faltak txukuntzeko ere... ortografiko eta morfolojikoak....

ETXAN: Ez dut esperantzarik... erriak artuko balu... uste dut kaltegarri izango dala... orregatik ez artzea obe.

Erraza ezbada, ez da... bestela engainua da... batek idatzi eta gero besteari eman h ipintzeko... erraza ezbada, utzi dezagun.

MITX.: Aita Alustiza-k esan digunez Elizako itzaldian (goizetik Ama Birjiñari egin diogun Agur-otoitzean) Ama Birjiñak bedeinkatzen ditu gure batasunerako asmoak eta ekintzak... eta goiko laguntza eta graziakin... goazen aurrera H kontu ontan.

Emen ere Baionako erabakiak arturik... pausoka gauzak egiteko asmotan.

H. bi bokal berdinen artean beharrenekoa (tableroan).

Xub.: ahari, Eibar: adari, gero: aari, orain: ari... garbi dago antziñatasuna zeinek duan.

Inoiz behar bada, olakoetan.

50 itzetan ola eginaz batasunerako pauso ona egina legoke.

H bi bokal ezberdinen tartean: abo, ago, ao, au... (boca).

Aho idatzita bi bokal dirala adierazteko... errexago ta obe.

Ortik datorkigu argia silabak bereizteko.